Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Ireki dinamikak eta Sarek datorren larunbatean deituriko mobilizazioekin bat egiten dugu

ETXERATIreki dinamikak eta Sarek datorren ekainaren 17an euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko eta haien eskubideen alde deituriko mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin nahi du Etxerat Elkarteak.

Zehazki, euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko asmoarekin, langile munduak eragite gaitasuna beste behin ere erakutsiz, lantokiz-lantoki milaka sinadura batu dituzte Ireki dinamikaren baitan eta horren harira, Andra Mari Zuritik 12:30etan manifestazioa burutuko. Mobilizazioa bukatzean antolatutako ekitaldian Etxerateko ordezkaritza bat bertan izango da.

Arratsaldez, Sarek deituta, Donostiara aldatuko da lekukoa. Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzera deia du Sarek. San Telmo plazan hasiko da ekimena 16:15etan, Ibon Iparragirreren egoera larria salatuz eta gaixo dauden presoak askatzeko elkarretaratze batekin. Horren ondoren, martxa tematiko formatuarekin hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Berriro ere, Euskal Herrian itxaropenez irekitako aro berri honetan, non euskal gizarteak bake prozesua eta gatazkaren konponbidearen gidaritza eramango duen amaiera arte, beste behin ere dei egiten diegu instituzio eta eragile politiko, sindikal eta sozialei urrunketaren amaieraren alde eta larri gaixo diren euskal presoen askatasuna gauzatzeko urrats irmo bat eman dezaten. Preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko helburuarekin, senide eta lagunen sufrimendu eta zigorrarekin amaitzeko xedearekin, garrantzitsutzat jotzen ditugu datorren larunbatean abiatuko diren mobilizazioak. Ezberdinen arteko akordioekin lortuko dugu. Denon artean lortuko dugu!

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!

sare egitaraua.jpgireki.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.